"Abesbatza Getxoztarren Eguna topagune bilakatuko da eta aurten parte hartzen duten taldeetako kideek elkarren artean harremanak sendotu ahal izango dituzte", jakinarazi dute arduradunek. Koralek eskainiko duten egitarauan herri-abesti ugari bilduko dira, euskaraz zein espainolez. Joan Manuel Serrat, Moises Egaña, Jose Sainz-Basabe, Benito Lertxundi, R. M. Azkue, Tomas Garbizu eta Jesus Guridiren kantak abestuko dituzte saioan, besteak beste.
Horrela, Getxo udalerriko abesbatzen trebeziaz zuzenean gozatu ahal izango dute ekimenera hurbiltzen diren musikazaleek. Saioan parte hartzen duten talde horiek etengabe aritzen dira herri-ospakizunetan, lehiaketetan eta hainbat ekitalditan: Agate Deunako Koru Jaialdia, zenbait herritako Udaberriko Kontzertuetan, edota Bizkaiko Koralen Egunean.