Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Plentzian, azaroan emakumezko bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, atzo arratsaldean harrapatu zuten, hiribildu erdialdean. Eraso saiakeraren biktima izan zen emakumea lagun batekin Plentziatik oinez zihoala, ustezko erasotzailea ikusi zuen telefono-kabina batetik deia egiten, polizia iturriek azaldu dutenez. Ertzaintza ohartarazita, patruila bat bertaratu zen eta, susmagarria identifikatu eta gero, atxilotu egin zuen. Gizona, 37 urtekoa, Ertzaintzaren egoitza batera eraman zuten, "beharrezko eginbideak" betetzera, eta epailearen aurrera eramango dute datozen orduotan. Argazkian, erasoen aurkako protesta Itzubaltzeta / Romon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!