Udalbatzak osatuko dituzte bihar Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 10a, 18:08

Hego Euskal Herri osoan bezala, Uribe Kosta eta Erandion bihar, larunbata, izango dira udalbatza berriak osatzeko bilkurak. Urduliztarrak izango dira goiztiarrenak: goizeko 8:30ean daukate hitzordua. Sopelan, ordu erdi beranduago, 9:00etan, bilduko dira maiatzaren 22ko udal hauteskundetan aukeratutako zinegotziak. Getxon, berriz, 10:00etan jarri dute alkatea karguaz jabetzeko ekitaldia; eta Barrikan zein Leioan 11:00etan. Bitartean, Berango, Erandio, Lemoiz eta Plentzian 12:00etan batuko dira tokian tokiko udaletxean. Azkenik, gorliztarrak izango dira berantiarrenak, udalbatza osatzeko bilkura arratsaldeko ordu batean jarri baitute. Argazkian, Getxoko udaletxea.

Uribe Kosta eta Erandioko udalerrietan alkatea karguaz jabetzeko ekitaldira joateko deia luzatu die herritarrei Bildu koalizioak. Besteak beste, Urdulizen, herri asanblada eta txalapartaz girotutako txokolatada egingo dituzte. Getxon, goizeko 9:30ean lotu dira udaletxeko atarian, Negurin. Erandion, berriz, udaletxera sartu aurretik eta garaiz ibiltzeko, 11:00etan Bilduren lokalean batuko dira eta batzarra bukatutakoan herritik trikipoteo alaitsua egingo dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun