Asteburu luzea dauka gainean Sirokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 10a, 18:28

Gaur furgoneta kargatu eta Leioan egingo dute geldialdia Siroka musika taldeko lagunak, Kurkudi herriko tabernako jarraitzaile sutsuei beraien bigarren diska, "Karosi", zuzenean aurkezteko. Errepresioaren kontrako kontzertua izango da bertan, 22:00etatik aurrera. Hori bukatutakoan, "jaialdi mundiala" egongo da: matxakauak, pintxo bereziak... Larunbatean, Igorreruntz joan baino lehen geldialditxo bat egingo du Ugaon Uribe eta Enkarterrietako musikariak, kontzertu oso berezi batean parte hartzeko. Urte bat pasa da herriko gazte batek, Jonek, bizia galdu zuela Igorreko jaietan auto batek harrapatu zuenean. Urte bat baino gehiago ere herriko beste gazte batek, Jon izena ere zuenak, lan istripuan bizia galdu zuela. Hori dela eta, erriko gazteek beraien omenez egun osoko egitaraua prestatu dute futbito partiduekin, bazkaria eta ondoren zenbait taldek kontzertua eskainiko dutelarik. Argazkian, Siroka aurreko batean Kurkudin.

Ugaotik Igorrera joango dira azkar batean Feos Pero Majoseko lagunekin, herriko jaien egitarauaren barruan gau horretarako antolatu duten kontzerturako. Beraiekin batera, El Ultimo Ke Zierre taldea arituko da, 22:00etan hasiko den kontzertuan. Igandean aldiz eguerdiko 12:30ean, Egin Dezagun Bidea ekimenak antolatuta, Bilboko Guggenheim museotik abiatuko den manifestaldian parte hartuko dute. Ondoren, egun guztiko ekitaldi bereziaren barnean, beste hainbat talderekin batera arituko da Siroka, Bilboko Etxebarria parkean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun