Algortako
San Nikolas ikastolako hiru ikaslek irabazi dute DBH mailako ikerketa proiektuaren sari nagusia, Elhuyar elkarteak antolatutako
Teknoskopia lehiaketan. Horren egileak
Koro Euba, Iratxe Arribilaga eta Ainhoa Zamorano izan dira, aipatu zentroko DBHko 4. mailakoak. Gauzak horrela, irabazleek ordenagailu ultraeramangarri eta Elhuyarren produktu-sorta bana jaso dute. Aipatu ekimena ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa da. Horren bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgildu dira gazteak. San Nikolaseko hiru neskak garunean suertatzen diren bi prozesu aztertu dituzte: buruz ikastea eta ikasitakoa aplikatzea. Sare neuronalaren bidez garatzea izan da proiektuaren helburua. Horretarako, kalkulu orrietan garatutako sare neuronalaren simulazioa sortu dute,
egindako txostenean (pdf) azaltzen denez. Argazkian, Koro Euba, Iratxe Arribilaga eta Ainhoa Zamorano irabazi dute sari nagusia / © Kontaizu.