Landak ere Euskal Herriak bizi duen garai berria izan du aipagai, "indarkeriarik gabeko aro berri hau behin betiko bilaka dadila" desiratuz. Gaurko udal batzarrak irudikatutako argazkia "normaltasuntzat" jo du agintariak. Hori baliatuz, auzokideen arazo eta beharrak konpontzeko asmoz, "adostasun puntuak aztertzera" gonbidatu ditu gainontzeko talde politikoak. Bestalde, Maitane Nerekanek, Bilduk bere zerrendaburua bozkatzeko erabakia arrazoitu du: "Alde batetik uste dugu 7.048 bozka lortu izanak eta ia bosgarren zinegotzia izateak merezi duela alkatetzarako hautagai aurkeztea, herriak erakutsitako indarra Getxoko Udalean garrantzitsua izango dela erakusteko. Bestetik, ezinbestekoa ikusten dugu eskuindarren paradisua den udal honetan, alkatetzarako hautagai ezkertiarra aurkeztea, getxoztar euskaldun, euskaltzale eta ezkertiarren ordezkari izango dena".
Imanol Landa alkatearen diskurtsoa (cc-by-nc-sa Ilanda.eu)
Kargu hartze aurreskua (cc-by-nc-sa Ilanda.eu)
Udalbatza eraketa iruditan