Bildu eta EAJren arteko negoziazioen apurketa jeltzaleei leporatu die David Crestelo Bilduko alkategaiak, UKBERRI.NETi egindako adierazpenetan. Bere esanetan, lehenengo batzarrean 15 puntutako programa bat eman zioten EAJri negoziazioak hasteko. Bildukoen harridurarako, "bi minutu baino ez zuten behar izan denari baietza emateko". Halere, hitzarmenarekin batera aurrekontu akordioa sinatu beharko zutela, Uribe Kostako biotopoa bezalako gaiek tokiko EAJrenaz gain Bizkaiko Buru Batzarraren sostengua ere beharrezkoa zela eta konpromiso guztiak publikoak egiteko asmoa zutela esan zietenean, jelkideen jarrera aldatu zela dio Bilduko buruak.
Udalbatzaren eraketa iruditan