Berangon, Anabel Landa berretsi zuten alkatetzan. Bertan, falangistak bezala alkondara urdina eta Espainiako ikur bat zuen gizonezko baten presentzia izan zen anekdota bakarra. Erandion, ordea, hainbat auzotarrak kexatu ziren Joseba Goikouriak, alkate ardura hartzean, sentsibilitate politiko guztiak ordezkatuta zeudelako pozik zegoela esan zuenean. Sortu ilegala dela gogoratu zioten. Udalbatza eta gero, trikipoteoan aritu ziren Bilduren jarraitzaileak. Anekdota gisa, taberna batean batera poteatzen ari ziren EAJ eta PPko zinegotziekin elkartu ziren.
Bego Artze Erandioko Bilduren zinegotziak irakurritako komunikatua (cc-by-sa Bildu)