Gorlizko Udalak Mungia Bide kalean egiten ari den obrak direla eta, bi autobus lineen ibilbidea aldatu eta, denbora batez, hainbat geraleku kendu behar izan ditu aipatu itsas hiribilduan zein Plentzian
Bizkaibus enpesak. Foru iturrien arabera, Plentzia-Gorliz (A3499) eta Areeta-Armintza (A3451) dira kaltetutako garraioak. Gauzak horrela, Gorlizera bidean, Mungia Bide kaleko geralekua kendu dute; eta bueltako noranzkoan, Plentziako portukoa, errotondakoa eta Mungia Bide kalekoak. Horrenbestez, Kautela errepideko biribilgunera heltzean, atzera egin eta Plazatxotik sartuko dira udalerri plentziarrera konboiak, Erribera eta Areatza kaleetatik jarraitzeko. Itzulerako bidaian, berriz, Gorlizko Busterri zubira helduta, Plentziara Areatza kaletik jarraitu beharrean, Itsasbide eta Andra Mari kaleetaraino egingo dute atzera autobusek, Sagastikoetxeko geralekura heltzeko. Argazkia: © Sopelako Udala.