Leioa eta Areetako batzarrak Bilboko Arriaga plazako kanpaldiaren inguruan eratu den asanbladaren babesa dauka eta Hartu Bizkaia! ekimenaren baitan kokatzen da. Ekimen horrekin, "haserretuek" jendartea eraldatzeko aurretik lan egiten duten kolektiboekin lankidetza sustatu nahi dute, sarea zabaldu eta indartzeko asmoz. Beste asanblada batzuk iragarri dituzte Erandion eta Sopelan, baina oraingoz ez dute datarik finkatu. Era berean, bere herri edo auzoan batzarra eratu nahi dutenentzat hartubizkaia[abildua]gmail.com posta elektronikoa sortu dute, deialdiak komunikatu eta zentralizatzeko. Getxo udalerriko "suminduekin" harremanetan jartzeko getxom15masanblada[abildua]gmail.com posta elektronikoa erabil daiteke. Leioakoei idazteko, ordea, leioa.hartubizkaia[abildua]gmail.com erabili beharko da.
Areetako asanblada iruditan