Ostiralera arte dago saskibaloi topaketetan izena emateko aukera Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 14a, 13:08

Urtero bezala 6 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako kirol topaketak antolatu ditu Leioa Saskibaloi Taldeak. Hilaren 27, 28, 29, 30 eta uztailaren 1ean izango dira. Saioak goiz eta arratsaldez egingo dituzte, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Ordu horietan, ekintza ugari izango dira, hala nola, entrenamenduak, jolasak eta tailerrak. Neska-mutilak adinaren arabera taldeka sailkatuko dituzte, beraientzat egokiak diren jarduerak egin ahal izateko. Horiek guztiak tituludun eta esperientzia handia duten begiraleek zuzenduta egongo dira. Topaketetan izena emateko epea ostiral honetara arte, hilak 17, egongo da zabalik. Argazkia: © Leioa Saskibaloi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun