Hilaren 24ra arte egongo da zabalik Areetako Kukupraka udal ludotekan 2011-2012 ikasturterako izena emateko epea. Interesatuek Getxo udalerriko herritarrentzako arreta bulegoetan, Gazte Informazio Bulegoan edota www.getxo.net webgunean eskura daitekeen orria bete eta entregatu beharko dute. Horietan txandei, tasei eta beste hainbat gaiei buruzko informazioa agertzen da. Hurrengo ikasturtean, larunbat arratsaldetan ere zerbitzua emango du ludotekak. Horrenbestez, ordutegia honakoa izango da: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, 5 eta 6 urteko haurrentzat; astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, 7 urtetik 9ra bitartekoentzat; eta larunbatetan, 10 eta 11 urtekoentzat. Argazkian, Areetako ludotekako umeak judo tailer batean / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!