Futbito txapelketa antolatu du Getxoko Txorimalo gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 14a, 14:09

Getxoko Txorimalo gaztetxeko neska-mutilek antolatutako seigarren futbito txapelketa hilaren 29an abiatuko da. Partidak egun horretan hasi eta hiru egunez luzatuko dira, finala uztailaren 1ean jokatuz. Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 24a baino lehen eman beharko dute izena Eztabaida gune antiautoritarioan, Amnistia tabernan edo Txorimalo gaztetxean bertan. Sopelan, berriz, binakako eskupilota txapelketa egingo dute hilaren 20tik 30era bitartean. Horretan parte hartzeko izen emate epea hilaren 17ra arte luzatu dute eta bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Argazkian, hainbat lagun futbitoan jokatzen Itzubaltzeta / Romon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun