Zortzi hondartzainek zaintzen dituzte Sopelako hareatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 14a, 18:47

Hondartzen denboraldiaren hasierarekin batera, Sopelako Udalak hondartzainen zerbitzua martxan jarri du, irailaren 30era arte iraungo duena. Zerbitzua zortzi beharginek osatzen dute, Barinatxe, Arrietara-Atxibiribil eta Meñakoz hondartzak zaintzen dituztenak. Aipatu udalerrian, Bizkaiko beste hareatza batzuetan gertatzen ez den bezala, hondartzainak Udaltzain Bitarteko Agenteekin parekatuta daude funtzioetan. Zerbitzuaren ordutegia honakoa da: 9:30etik 19:30era, astelehenetik ostegunera; eta 9:00etatik 20:00etara, ostiral, larunbat eta igandeetan. Argazkian, Barinatxe hondartzako zerbitzu eraikina / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.

Hondartzainek ondoko lanak beteko dituzte, Sopelako Udaltzain Buruzagitzaren agindupean:

• Hondartzen eta beren babes zonaldeen zaindaritza, hala nola, espazio publikoena.

• Trafikoaren erregulazioa hondartzetako aparkalekuetan.

• Hondartzen azpiegitura eta hiri-altzarien erabilera egokia bermatzea.

• Erabiltzaileen kexa eta iradokizunak bildu eta tramitatzea arduradunen aurrean.

• Kontrol, ikuskatze eta informazio lanak: hondartzetako harearen garbitasunaren jarraipena, hondartzetako azpiegitura eta hiri-altzarien egoera fisikoaren eta garbitasunaren kontrola, komun publikoen egoera fisikoaren eta garbitasunaren ikuskatzea, udako egun guztietako hondartzen okupazioaren egoerari buruzko informazioa, banderen egoera...

• Zona desberdinen gaineko kontrola egokiak ez diren kanpaldiak saihesteko hondartzan, osasun eta higiene arazoak edota animalien presentzia ekidinez.

• Hondartzetan gerta daitezkeen edozein istripuren edota hondakinezko uren isurketen, arriskutsuak diren produktuen agertzeen, hildako animalien agertzeen edo pertsonen istripuen berri ematea.

• Sorosleekin elkarlanean jardutea zauritutako pertsonen garraioari lagunduz, anbulantzien sarbidea erraztea...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun