Hau guztiau, tamalez, ez da berria gure herrian eta aspaldi ezagutzen dugun errealitatea da. Estatuak kontrolpean dituen mekanismo guztiak erabiltzen ditu euren kontra agertzen diren ahotsak isilarazteko. Kaleak mutu nahi dituzte, dena normaltasunez doanaren gezurrezko itxura emateko. Kaleko hormak grisak nahi dituzte, kolore desberdinek euren "status quo"-a kolokan jartzen dutelako. Errepresio ekonomikoak jendartea beldurtu eta diruz itotzea dauka helburu.
Horregatik, egoera injustu hau gurea egin behar dugu, gurea egin eta irauli. Kaleak herriaren bozgorailua dira eta denok, ahal dugun heinean, hori bultzatu beharra daukagu. Ahotsak, oihuak, aldarrikapenak nahi ditugu kaleetan; berdea, morea, gorria... nahi ditugu ikusi margo zentsuratzailearen gainetik. Zure babesa eta laguntza beharrezkoa da. Itzubaltzeta / Romoko hiru bizilagun hauek behar dute. Adierazpen askatasun eskubidea urratzen dutenean, denok baikara kaltetuak.
5.000 baietz! ekimena
Gure herriko hiru bizilagunek 5.000 eurotako isuna ordaindu beharra daukate manifestazio desberdinetan parte hartzeagatik. 2010eko irailaren 18an A.S. Itzubaltzeta / Romoko gaztea, euskal presoen aldeko aldarrikapen baketsua egiten zegoen momentuan,