Getxoko
Turismo Bulegoak bisita gidatuak egingo ditu udako larunbat eta igande guztietan, eguerdiko 12etan, asteburu honetan hasi eta irailaren 11ra arte. Horretaz gain, bisitariek Bizkaiko Zubia eta Algortako Portu Zaharra antzezlanen bidez ezagutzeko aukera izango dute. Bisita gidatuak 45 minutukoak izango dira eta prezioa 3 eurokoa izango da. Antzeztuak, berriz, 90 minutu iraungo dute, 6 euroren truke. Bi modalitateak doakoak izango dira 12 urtetik beheragoko umeentzat. Interesatuak irteera egin baino 10 minutu lehenago agertu beharko dira ondoko tokietan: Portu Zaharrean, txalupen ondoko arrapalan; eta Areetan, Bizkaiko Zubi ondoan dagoen Turismo Informazio Bulegoan. Hala ere, arduradunek jakinarazi dutenez, plaza mugatuak izango dira. Beraz, aldez aurretiko erreserba eginez, lekua ziurtatzea gomendatu dute. Horretarako 944 910 800 telefono zenbakira deitu beharko da. Argazkian, Martin itsas portuko pilotua eta hondartzan algak hartzen eta zirga lanetan ibiltzen zen Bonifacia "Boni" Portu Zaharreko balkoi gorrian, aurreko antzeztutako bisita batzuetan.