Ilargi eklipse osoa ikusteko aukera izango da bihar Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 14a, 21:03

Bihar iluntzean ilargi eklipse osoa izango da eta, eguraldiak laguntzen badu, Euskal Herri guztiak ikusteko aukera egongo da. Gertakaria 21:22an hasiko da, baina 22:14ak arte ez da bere osotasunera helduko, "Berria" egunkariak zabaldu duenez. Mende honetan 230 ilargi eklipse egongo dira guztira. Hala ere, horietatik, 85 bakarrik izango dira osoak. 223 eguzki eklipse ere izango dira, horietatik, 68 osoak. Joan den ekainaren 1ean eguzki eklipse partziala egon zen eta uztailaren 1ean beste bat egongo da. Ekainaren 1ekoa bezala, ordea, uztailaren 1ekoa ere ez da Euskal Herritik ikusgai izango. Azkenik, abenduaren 10ean beste ilargi eklipse bat egongo da. Argazkian, ilargi eklipsea / cc-by mawer23.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun