
Bihar, asteazkenarekin, Hego Amerikaren independentzia eman zenetik 200. urtemugan, askapen hori ospatu eta
Simon Bolibar eta
Xabier Mina iraultzaileak omenduko dituzte Algortan, 19:00etatik aurrera. Horretarako,
Ikasketa Bolivartiarren elkarteak hainbat hitzaldi prestatu ditu Algortako Kasinoan. Hizlariak Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsula Bilbon, Adelaide Daraspe Montrealgo Unibertsitateko Antropologia eta Historia irakasle urruñarra eta
Tomas Urzainki abokatu eta historiagile iruindarra izango dira. Hurrenez hurren, "La influencia del espiritu bolivariano en las naciones del ALBA", "Euskal diaspora Amerikako Ipar eta Hegoaldean" eta "Xabier Mina en la independencia de Mexico y sus relaciones con Simon Bolivar" gaiak jorratuko dituzte, ostean mahai-inguru irekia burutzeko. Argazkian, Simon Bolivarren arbasoak
Ziortza-Bolibar herri bizkaitarrekoak ziren / cc-by-sa
Gorka Jakobe Palazio.