Galdera iodo molekularrari buruzkoa zen, baina "potasio iodoa" jarri zuten euskarazkoan. Selektibitatearen borondatezko faseko irakasgaia da Kimika, zientzietako ikasleena, eta garrantzitsua: zientzietako graduetan, inportantzia handia ematen diote Kimika azterketari. Karrera horietan nota handia eskatu ohi dute. Azken espedientearen %40 da selektibitatearen araberakoa.
Isabel Celaa
Bitartean, selektibitatean egindako hutsa dela eta, ikasleei emango zaien konponbidea azaltzeko eskatu dio Isabel Celaari Hezkuntza sailburuari Eusko Alkartasunak. Eusko Legebiltzarrean agertzeko galdegin du. Juanjo Agirrezabala EAren bozeramailearen iritziz, “hori nahi duten ikasleei Kimika azterketa errepikatzeko aukera ematea izango litzateke bidezkoena, ikasle guztiak neurri bakarrarekin neurtzeko eta inork bere burua kaltetutzat ez jotzeko”.