Armintzako baserri batean lapurtu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 18:34
Herenegun, astelehenarekin, Armintzako baserri batean ostu egin zuten ezezagunek, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Lapurreta etxearen jabeak hileta batean zeuden bitartean suertatu zen. Gaizkileek eraikinera sartu eta aurkitutako bitxi eta diru guztia eraman zuten. "Etxe guztitik bilatu egin zuten eta, hamar minututan, harrapakinarekin ihes egin zuten", jakinarazi dute aipatu iturriek. Inguruetako auzokide asko ere hiletara joan ziren, hortaz, inork ez zuen ezer ikusi. Ertzaintzak uste duenez, lapurrak herri eremu txikiaz aprobetxatu egin dira, horietan ohikoa delako hiletetara "modu masiboan" joatea. Argazkia: © Herrizaingo Saila.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun