Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra Madrilgo Valdemoro espetxera eraman dute, 2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea egotzita zabaldu dioten prozesamendu autoa emateko. Horren harira, lau lagun
atxilotu zituzten 2009ko ekainean, horien artean Algortakoa ere den Inge Urrutia. Emakume gaztea libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe. Orain prozesamendu autoa zabaldu dute Garcia Sertutxa, Iñako Goioaga abokatu sestaoarra eta Ana Paz preso algortarraren neskalagunaren kontra, epaitzeko asmoarekin, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez. Arkaitz Goikoetxea gatibu getxoztarra eta Igor Solana bilbotarra ere lotu zituzten hasiera batean ihes egiteko saiaketa horrekin, baina epaileek ez dute orain horrela ikusi eta ez dituzte prozesatu. "Hala ere, esan behar da, abokatuek helegitea jarri dutela eta oraindik ikusteko dagoela aurrera joango den ala ez", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Argazkian, Algortan atxiloketen egunean egindako manifestazioa.