Europako Mendietatik txangoa egingo du Matrako mendi taldeak hile bukaeran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 19:19

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldea Europako Mendietara joango da asteburupasan hilaren 24tik aurrera, hiru egunez. Aipatu mendilerroa Kantabria, Leon eta Asturias bitartean kokatuta dago. Horrenbestez, bidaia arratsaldeko 5etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Ibilaldian parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 100 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Zalantzaren bat izatekotan taldea asteartero batzen da 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun