Joan zen ostiral arratsaldean irten zen Algortatik Jabier Gallaga preso politikoaren ama, semea Kordobako espetxean bisitatzeko asmoarekin. “Mirentxin Bidaiak” furgonetan joan zen, bisita egitera zihoazen beste senide batzuekin batera. Madrilen inguruan, ordea, Guardia Zibilaren kontrol batean goizaldeko ordu bata inguruan gelditu eta bertan erretenituta izan zituzten hiruak aldera arte, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Tartean, miaketak eta mota guztietako galdeketak egin zizkieten, azkenean joaten uzteko, zehaztu dutenez. Errepresioaren kontrako erakundearen hitzetan, "ez da lehen aldia holako kontrolak egiten dizkietena euskal preso politikoen etxekoei. Kontrol eta jazarpen ugari egin dizkiete asteko bisitetara doazenean. Eta kontua da egoera politikoa aldatu arren jazarpen eta kontrolak mantentzen direla, sakabanaketa mantentzen dela eta espetxe politika ankerra mantentzen dela". Jabier Gallaga Kordobako espetxean dago, Algortatik 806 kilometrotara. Argazkian, martxoaren 4an, Ertzaintzak Algortako Amnistia tabernan egitekoa zen Jabi Gallaga preso politikoaren urtemuga festa eragotzi zuen, Fernando Grande-Marlaska epaileak aginduta.