Euskarazko surf ikastaroak antolatu dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 20:59

Peñatxuri surf eskolarekin elkarlanean, olatuen gainean ibiltzen gure hizkuntza erabiltzeko aukera emango du, hilabete hauetan, Aitxu! Sopelako euskara elkarteak. Horrenbestez, hiru txanda antolatu dituzte: lehenengoa, ekainaren 20tik 24ra; bigarrena, ekainaren 27tik uztailaren 1era; eta hirugarrena, uztaila eta abuztuko aste guztietan, astelehenetik ostiralera arte. Azken bi txandak, goizez eta arratsaldez izango direla zehaztu dute. Lehenengoa, aldiz, arratsaldez bakarrik. Izena eman nahi dutenek 675 591 266 telefono zenbakira deitu beharko dute. Bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu eta, parte hartzeko gutxieneko adina, 10 urtekoa izango da. Argazkia: © Aitxu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun