Enpresarientzako DJ festa bat hartuko du Ereagak gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 21:22

"Bizkaiko instituzio, ekonomia eta gizarte eremuetako pertsona ospetsuak" batuko ditu gauean Algortako Ereaga hondartzan ospatuko den Getxoko Enpresen Urteroko Topaketak, "Deia" egunkariaren arabera. Aurtengo ekitaldia seigarrena izango da eta lehen aldiz hondartzan burutuko da antolatzaileen ustez "ekimen sozial berritzailea" dena. "Eivissako estiloz" apaindutako haimen artean, iluntzeko 20:45etik aurrera, 130 bat enpresariek, Imanol Landa Getxoko alkateak eta beste pertsona ezagun batzuek koktel-afariaz eta DJ festaz gozatuko dute. Gainera, ilargi eklipsea ikusteko toki aparta izango dute. Topaketa Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatu eta, besteak beste, Getxoko Udalak babestu du. Argazkian, iazko topaketa Abrako Erret Itsas Klubean burutu zen, 175 lagunen artean / © GEEM.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun