Gaur zortzi energia berriztagarriei buruzko hitzaldia emango dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 21:56

Datorren asteazkenean, hilak 22, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia eskainiko dute Sopelako Kurtzio kutur etxean. Horretarako hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri du Uribe Kostako Mankomunitateak. Bertan, norberaren etxebizitzan zer nolako energia motak erabil daitezkeen azalduko dute, tartean, eolikoa, geotermikoa, biomasa eta eguzkikoa bezalako energia iraunkor eta alternatiboak. Horrekin batera, horietakoren bat erabili ahal izateko diru-laguntzen inguruko informazioa ere emango diete tokira bertaratzen diren guztiei. Hitzaldia Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari batek eskainiko du. Argazkian, eguzki xafla bat / cc-by Jumanji Solar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun