Kirmen Uribe izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 15a, 22:29

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra Algortako Villamonte kultur etxean izango da bihar, osteguna. Izan ere, arratsaldeko 7:30etik aurrera, "Bilbao-New York-Bilbao" liburuaz mintzatuko zaie literatura topaketa honetara hurbilduko direnei. Ekimena Getxoko Kultur Etxearen Literatura Tailerrak antolatu dute eta litekeena espainolez izatea, zabaldutako propagandan hizkuntz horretara itzulitako edizioa ikus baitaiteke. "Bilbao-New York-Bilbao" nobelari esker, Uribek 2008ko Kritika Saria irabazi zuen. Sari hori euskarazko nobelaren alorrean idazlan batek har dezakeen garrantzitsuena da. Bestalde, Espainian ere errekonozimendua jaso zuen liburuak, 2009an Espainiako Literatur Saria eman ziotela. Argazkian, Kirmen Uribe iaz, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan / cc-by Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun