Algortako Andres Kortina kalea urbanizatzeko azken lanak direla eta, lau astez itxiko dute hilaren 20tik aurrera aipatu bidea. Hala ere, udal iturriek jakinarazi dutenez, tokiko egoiliarrek eta larrialdietarako ibilgailuek bertatik igarotzeko baimena izango dute. Obrak Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanen barruan kokatzen dira. San Nikolas plazari dagokionez, "egin beharrekoa erritmo onean doanez, gutxi barru zabaldu ahal izango da", jakinarazi dutenez. Astelehenean martxan jarriko dituzten urbanizatze lanen helburua herri zerbitzuen instalakuntzak eta saneamendu sareak kale azpian kokatzea izango da, baita zoladura eta espaloiak hobetzea ere. Itxierak Andres Kortina kaleko 30 bat metrotan izango du eragina, San Nikolas elizako eskaileretatik Andikoetxe kaleraino. Azken horretako 10 metrotan ere eragina izango du, Hirutasun kaleraino, hain zuzen ere. Argazkian, kamioia Getxo Antzokiko lanetan / ©
Getxoko Udala.