Sanjuanetako ukendua egiten erakutsiko du Ekogunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 16a, 13:06

Bizilore zein Bagabiltzarekin elkarlanean eta BBKk diruz lagunduta, ikastaro berri bat jarri du abian Ekogune Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko 21 Bulegoak: Sanjuanetako ukendua egiten erakutsiko dute. Ikastaroak 6 ordu ditu guztira, bi egunetan banatuta: lehenengo egunean, ukendua egiteko behar diren 23 espezie begetal ezagutu eta bilduko dituzte; eta bigarrenean, aurretik batutako espezie begetalekin ukendua egingo dute. Plaza‑kopurua mugatu da, 15 pertsona ikastaroko, eta bi talde eratuko dira bilketarako: bata, ekainaren 29an, eta bestea, ekainaren 30ean, 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, ukendua egiteko data, irakaslearekin batera adostuko da. Izena emateko azken eguna ekainaren 21a, asteartea, izango da. Argazkian, sendabelarrak / cc-by rahego.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun