San Juan jaiak ofizialki hasi aurretik ere egongo da zertaz gozatu Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 16a, 14:07

Ekainaren 23tik 26ra arte izango dira aurtengo San Juan jaiak Leioan. Baina, ohi bezala, txupina bota aurretik, asteburu lehenago hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango da. Gauzak horrela, bihar, ostirala, Pop Rock Lehiaketaren finalak egingo dituzte, Barandiaran Behekoa institutuan. Hitzordua iluntzeko 9:30ean jarri dute. Kontzertu horietarako sarrerak doakoak izango dira. Ekimenak bi kategoria ditu. Metal atalean, Quaoar eta Averno ordezkari lokalak, Galdakaoko Ero bandarekin lehiatuko dira. Pop-Rock arloari dagokionez, Last Fair Deal tokiko ordezkari bakarra, Enkore bilbotarrak eta Madrilgo Love Division izango ditu aurrean. Bestalde, larunbatean ospatuko dituzte Antzinako eta Koadrilen egunak, Lapiko Leioaztar eta Edari Magikoaren txapelketa, haurrentzako jolasak eta tailerrak, kantupoteoa, probak eta Joxpa taldearen dantzaldia izango direla. Herritar guztiei baserritarrez jantzita hurbiltzeko eskatu diete. Argazkian, Leioa eta Bilboko Quaoar taldea / © Quaoar.

Azkenik, igandean, 12:00etan XI. Jota txapelketa izango da ikusgai Errekalde plazan. Bestalde, kirolari dagokionez hainbat ekintza ezberdin izango ditugu ikusgai asteburuan:

- 2011ko Irristaketa artistikoaren erakustaldia: larunbatean, 18.00etan Kandelazubietan
- Xakea Leioako kaleetan. Xakean aritzeko aukera egongo da igandean Euskal Etxeen plazan, 10:00etatik aurrera.
- Dantzen erakustaldia, saloi dantza klaseetan kurtso osoan zehar ikasitakoa erakusteko. Igandean 18:00etatik 21:00etara Sakoneta kiroldegiko kantxan.
- Leioako Udala XXI. Gimnasia Erritmikoaren Txapelketa. Valladoliden eta A Coruñan ospatuko den Espainiako Txapelketarako prestatzeko asmotan doaz txapelketara Sakoneta Klubeko gimnastak. Larunbatean, 15:00etatik 20:30era Sakoneta kiroldegian.


Egitaraua:

Ekainak 17, ostirala

18:00 Udal Eskolaren Esku Pilota Txapelketa. Sakoneta kiroldegia.
19:00 Barrakak irekiko dira. Agirre Lehendakaria plaza (Ikaztegi aparkalekua).
20:00 Lehenengo San Juan Pintxo Lehiaketa. Leiako tabernetan.
21:30 Pop Rock Lehiaketako Metal eta Pop-Rock sailetako zuzeneko finalak. Joxe Migel Barandiaran Behekoa institutua.

Ekainak 18, larunbata

08:30 Leioako Udalaren XIII. Arrantza Txapelketa. Lertutxe urtegia.
10:00 Antzinako Eguna - Koadrilen Eguna. Lapiko Leioaztar eta Edari Magikoaren txapelketan izen ematea. Ikea Barri plaza.
10:00 San Juan Waterpolo VI. Txapelketa. “Pedro Parola II. Memoriala”. UKI eta Leioa Igeri Taldea-Waterpolok antolatuta. Sakoneta kiroldegia.
10:30 Haurrentzako jolasak eta tailerrak. Ikea Barri plaza.
11:00 Kirol eskolen erakustaldia Sakoneta kiroldegia.
12:30 Kantupoteoa, Baserritarrez jantzita etorri. Ikea Barri plazatik hasita.
14:00 Lapiko Leioaztar eta Edari Magikoaren aurkezpena. Ikea Barri plaza.
16:00 Leioako Udalaren XXI. Gimnasia Erritmiko Saria. Sakoneta kiroldegia.
16:30 Mus Txapelketa. Ikea Barri plaza.
18:00 Irristaketa Udal Eskolaren Erakustaldia. Kandelazubieta kiroldegia.
18:00 Jolasak eta probak. Ikea Barri plaza.
19:30 Leioako Udalaren XXI. Gimnasia Erritmiko Saria. Sari banaketa. Sakoneta kiroldegia.
20:00 VI. San Joan Waterpolo Txapelketako Sari Banaketa. Sakoneta Kiroldegia.
21:00 Kontzertua: Travellin Brothers Big Band. Kultur Leioa Auditorium.
22:00 Erromeria, Joxpa taldearekin. Ikea Barri plaza.

Ekainak 19, igandea

10:00 Aldi bereko xake partidak. Leioako Altzaga Xake Kirol Elkartearen laguntzaz. Euskal Etxeen plaza.
12:00 Leioako Udalaren XI. Jota Txapelketa (umeen eta helduen mailan). Errekalde plaza.
18:00 Areto-dantzen erakustaldia. Sakoneta kiroldegia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun