Askatasunak salatu duenez, atxiloketa horiek zein 2002az geroztik Ipar Euskal Herrian izan diren beste polizi operazio erraldoien bidez “dena da ETA” Garzon epailearen tesia bereganatu du Frantziako Estatuak.
Bestalde, atxiloketa horiek helburu zehatza bazutela gaineratu du errepresioaren aurkako elkarteak. DNA laginen fitxaketa masiboa eginez eta, oro har, "kriminalizazioa eta beldurra zabalduz", Frantziako agintariek "gazteek Euskal Herriaren aitortza helburu duen borrokari agertzen dioten atxikimendua haustea" dutela xede salatu du Askatasunak. Gaur arratsaldean ere auziperatuekiko elkartasunez elkarretaratzeak egingo dituzte dituzte Kanbon eta Baionan.