Kolonbiako egoera soziopolitikoari buruz arituko dira bihar Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 16a, 20:38

"Genocidio politico en Colombia" izenburupean, Hego Amerikako aipatu herrialdeko egungo egoera soziopolitikoaren inguruko solasaldia izango da bihar, ostirala, Plaza Beltza herri kultur gunean. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko lokalean. Hizlaria, gainera, ez da nolanahikoa: Camilo Rojas Euskal Herrian bizi den lagun kolonbiarrak hartuko du hitza. Komite Internazionalistak erakundeko kidea da bera. Argazkian, ostiral honetako hitzaldia iragartzeko kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun