Udako denboraldia aurkeztuko du etzi Gorliz irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 16a, 21:45

Gorliz irratia Uribe FM-k etzi, larunbatarekin, jaialdi batez aurkeztuko du udako irrati programazioa. Ekitaldia Gorlizko Lighthouse Tavern ostatuan egingo dute arratsaldeko 6etan. Izan ere, haraino eramango dute irratiko estudioa, irrati zaleek eta kuxkuxeroek programen esatariak ezagutu eta elkarrizketez, musikaz eta zuzeneko kontzertu batez goza dezaten. Tabernan bertan arituko diren taldeak Estankona eta El Arca de Noelia izango dira. Bertaratu ezin direnik jaialdia jarraitu ahal izango dute zuzenean FMko 107.8n, Gorlizen edota zonaldean badira, Uribefm.com webgunean edota Twitter, Facebook zein Tuenti sare sozialen bidez. Argazkian, Iraide Talavera Burgos eta Alain Lejarraga esatariak / © Gorliz irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun