Errefuxiatuen Munduko Egunaren harira, "Personas desplazadas en Oriente Medio y Norte de Africa: La Responsabilidad de la Union Europea" izeneko hitzaldia eskainiko dute astelehenean, hilak 20, Itzubaltzeta / Romoko kultur aretoan. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute eta, bertan, Teresa Aranguren eta Patricia Barcena parte hartuko dute. Lehenengoa, Ekialde Hurbileko eta Balkanetako gerra-kazetaria da. Bigarrena, berriz, abokatu kriminalista eta CEAR-Euskadiko zuzendaria. Solasaldiaren moderatzailea Xabier Agirre aipatu elkarteko kidea izango da. Ekimena Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak (
CEAR) eta Getxoko Udalak antolatu dute. Argibide gehiagorako 944 248 844 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Israelen sorrerak 520.000 eta 900.000 bitarteko palestinarrak erbesteratzea eragin zuen. Nakba edo hondamendia deitzen diote egun horri / © Bakea eta Duintasuna.