Abesbatzak Bilboko Errukiñe kaperan egindako emanaldiarekin abiatu dira, hilabete honetan, Berangoko Nagusien Etxeko urteurrenaren ekitaldiak. Egitaraua uztailera arte luzatuko da eta, besteak beste, ekainaren 21ean udal egoitzan kantatzea aurreikusi dute. Betiko abestiekin eta berriren batekin, tokiko aiton-amonak animatu nahi ditu taldeak, udal iturriek aipatu dutenez. Emanaldiek 25ean jarraituko dute. Izan ere, Santo Domingo de Guzman parrokian izango da abesbatza, 19:30ean. Hilaren 29rako, berriz, Portugaleteko Rialia industriaren museora antolatu dute irteera. "La evolucion del mundo en Playmobil" erakusketara bisita gidatua egingo dute, arratsaldez. Izen-ematea dohainik izango da, baina 22a baino lehen egin beharko da. Uztaileko egitarauari dagokionez, "Las canciones de tu vida" Fernando Botanz-en musikaz alaituriko hitzaldiarekin hasiko dute, hilaren 5ean. Hurrengo egunean, hilak 6, irteera kulturala egingo dute Santurtzira. Eta 27an, Cosme Naveda medikuak emango du hitzaldia Nagusien Etxean, 18:00etan. Argazkia: ©
Berangoko Albisteak.