Gure gurasoek nahikoa zuten sexua bekatua zela esatearekin; izan ere, gainontzeko lana Elizak, presio sozialak, haurdun geratzeko beldurrak edota lagun taldearen txutxu-mutxu maltzurrak egiten zien. Sistema oso bat zuten gure grina sexuala zanpatzeko, gezurra barne. Kontatzekoa ez bada ere, aitortu behar dut lagun bati "uste dut haurdun nagoela" esan niola, goateke batean "ukondoak" jarri ez nizkiolako nire dantzakide sutsuari. Kontaiezu orain seme-alabei zer den "ukondoak" jartzea eta barre egingo dizute; "Pleistozenokoa zara, ama!".
Etxean azaldu diegu maitasuna sentimendu positiboa dela, ez genien aldatzen kanala protagonistek elkarri musu ematen ziotenean, bai aldiz gehiegizko bortizkeria agertzean. Eta orain ez dakigu nola jokatu sexualitatea natural bizi dutenean. Spencer Tracyk eta Katherine Hepburnek hezkuntza ez-arrazista eman zioten alabari, baina poker-aurpegia jarri zuten alabak Sidney Poitiersekin ezkondu nahi zuela ikusita. Predikatutakoa bete, pozik egotekoa da. Baina kontxo!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.