Getxolan Ekonomiaren Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak eta
Team Academy Euskadik ekintzaile programei buruzko saio informatiboa antolatu dute Algortan. Jardunaldia astelehenean, hilak 20, izango da, Villamonte kaleko kultur etxean. Hitzordua goizeko 10:00etatik 12:30era arte jarri dute. Ekimena udalerriko unibertsitateko tituludunei zein jarrera ekintzailea duten pertsonei zuzenduta dago. Saioan, Lander Amorrortu Agla 4D enpresaren fundatzaileak eta Alex Paris Tecnaliako barne ekintzaileak hitzaldiak eskainiko dituzte. Gauzak horrela, egun horretan, taldeko dinamika sustatuko dute, parte-hartzaileek enpresa horiekin lan egin ahal izateko. Bestalde, Networking-a egin eta Team Academy Euskadi izeneko programei buruzko informazioa eskainiko dute, hala nola, edukiak, metodologia, datak eta kostuak. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.