Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatuta, uztailaren 10ean egingo dute "Busti zaitez" kanpainaren 14. edizioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 75 igerileku eta hondartzetan. Ekimenean parte hartzen dutenek metro batzuk igeri egin beharko dute eta, egunaren amaieran, toki guztietan egindakoak batu egingo dira. Uribe Kostan eta Erandion, Ereaga (Algorta), Arrigunaga (Getxo), Gorliz, Plentzia, Arrietara eta Atxabiribil (Sopela) hareatzetan eta Fadura (Algorta), Astrabudua, Erandio eta Sakonetako (Leioa) igeritokietan jarri dituzte hitzorduak. Ekitaldi nagusia Ereagan bertan izango da 12:00etan. Argazkian, Ereagako ekitaldi nagusia, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!