Atzo arratsaldean, bi terrorismo delitu leporatuta,
Xan Beyrie eta Gilen Goiti Erandio eta Leioako campuseko ikasleak epaitu zituzten Parisko auzitegi berezian.
"Berria" egunkariak paperezko edizioan zabaldu duenez, prokuradoreak bi urteko espetxe zigor irmoa eta baldintzapeko urte bat gehiago eskatu du bi lapurtarren aurka. Gauzak horrela, gazteek ez lukete espetxera bueltatzeko beharrik izango, kontuan harturik bertan egon diren 10 hilabeteak. Bi atentatu egitea leporatzen dizkiete Beyrie eta Goitiri, 2007ko ekainean Lapurdiko Hiriburu herriko higiezin agentzia baten aurka egindako erasoa eta 2009ko urtarrilean Lapurdiko Jatsu udalerriko bigarren etxebizitza baten kontra izandako atentatu saiakera. Ebazpena datorren ostegunean, hilak 23, emango dute. Argazkian, 2009ko urriaren 22an, 125 bat ikaslek omenaldia egin zieten Gilen, Xan, Ibai eta Eneko ikaskide presoei.