Bihar zabalduko dituzte Pinosoloko padel eta tenis pistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 17a, 19:14

Bihar, larunbatarekin, Leioako Pinosolo zonaldeko padel eta tenis pistak irekiko dituzte. Horiek erabiltzeko, aldez aurretik erreserbak egin beharko direla jakinarazi du Leioako Udalak. Gauzak horrela, lekua eskatzeko ordutegia goizeko 10:30etik 19:30era arte izango da. Zerbitzua ustiatzen duen Guedan Servicios Deportivos SA enpresak jakinarazi duenez, padel eta tenis pistarako aurtengo tasei jarraiki pistako erabiltzaileek bi eta bost euro artean ordaindu beharko dute. Txartelaren prezioari orduko sei euro gehiago gehitu beharko zaie. Argibide gehiago eskuratzeko 946 004 475 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Pinosoloko igerilekuak / © Leioako Udala.

Udal tasak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun