Euskal Herriko Unibertsitateak emandako "konponbidearen" ostean, selektibitatearen eta, bereziki, Kimika azterketaren emaitzak "horren kaltegarriak ez" direla izan uste du
EHUko Ikasleen Kontseiluak. Hala ere, unibertsitaterako hautaproba egin duten neska-mutiletako batzuen artean "nahigabea" sortu izana ulertzen duela adierazi du aipatu organoak. Gauzak horrela, azterketak berrikusteko eskaera egitera animatu ditu. Bitartean,
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartean, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak selektibitate azterketen emaitzen "datu zehatzak" eskatu ditu, "azterketa sakonagoa egin ahal izateko". Halaber, Kimika irakasleen eta EHUko adituen arteko batzarra eskatu dute, azterketaren edukia Batxilergoko gaitegiarekin bat datorren egiaztatzeko. Azkenik, hautaproben galderak lehendabizi euskaraz idazteko galdegin du EHIGEk, gero espainolera itzultzeko. Argazkian, ekainaren 2an eratutako Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria / © EHU.