Andres Isasi musika eskolako bandak doako kontzertua eskainiko du etzidamu, asteartean. Saioa Algortako Biotz Alai plazan izango da, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Emanaldi horren bitartez efemeride bikoitza ospatu nahi dute: alde batetik, Musikaren Eguna; eta bestetik, zentroaren 25. urteurrena. Musikarien zuzendaritzan Alfontso Vilaren jardungo da eta, ekitaldi horretarako, ikus-entzunezko emanaldia prestatu du. Horren bitartez, bertara hurbiltzen diren musikazaleek mendebalde basatian barrena ibiliko dira Ennio Morriconerekin; oihanetik basamortura salto egingo dute John Williamsekin; Titanic ontzian sartuko dira James Hornerrekin; eta altxorrak bilatuko dituzte Hans Zimmerren eskutik. Egitarauak, C. Strovse, J. Barry, R. Rodgers, K. Badelt eta M. Steinerren piezak ere barne hartzen ditu, besteak beste. Argazkian, Andres Isasi udal musika eskolako banda, Algortako Erredentore elizan / © Getxoko Udala.