Joan den astean Algortan eta Areetan burutu zen
Aste Berdearen bigarren eskuko azokak "arrakasta handia" izan zuela adierazi du
Getxoko Udalak. Izan ere, objektuak trukatzeko eta saltzeko ekimenak iraun zuen bi egunetan, 300 liburu baino gehiago trukatu zituzten. Aurtengo edizioaren leloa "Gutxiago erabili, hobeto bizi" izan da eta, horren harira, aipatu merkatuaz aparte, hainbat aisialdi eta dibulgaziozko ekitaldi antolatu dituzte herritar guztiei zuzenduta, hala nola, txango eta bisita gidatuak, Aquariumeko ateak zabalik jardunaldiak, hegaztiei eraztunak jarri, gaztainondo txikien banaketa, mila arbola baino gehiago banatzea; eta ingurumenari lotutako
argazkilaritza digital lehiaketa (pdf) zein
idazlan lehiaketa (pdf). Azken horien lanak aurkezteko epea hilaren 30era arte dago zabalik. Argazkian, aurtengo bigarren eskuko arropa eta objektuen azoka / © Getxoko Udala.