Plentziako azken sexu erasoa salatu dute dozenaka lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 18a, 16:22

Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak deituta, "Eraso sexisten aurrean, erantzun zuzena!" lelopean 78 auzotarrek ordu erdiko kontzentrazioa egin zuten atzo Plentziako udaletxearen aurrean. Protestaren xedea azaroaren 21ean emakume batek jasandako sexu eraso saiakera salatzea zen, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilo hartu eta egun batzuetara. Hiribilduko Bildu koalizioak jakinarazi duenez, "kontzentratuen artean herriko elkarte batzuen ordezkariak, LABeko kideak, Ikasle Abertzaleak erakundeko kideak, Plentzia eta Gorlizko Bilduren zinegotzi batzuk eta beste hainbat lagun izan dira".

Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladako kideek irakurri duten oharra

Plentziako neska batek jasandako erasoaren inguruan gure irakurketa argi eta garbia kaleratu nahi dugu. Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu biktima nagusi den neskari.

Gaur, beste behin ere emakumeon kontrako indarkeria kasu baten aurrean aurkitzen gara. Plentziako emakume bat erasotua izan zen pasaden azaroan. Biktimaren esanetan, metrotik jaitsi ostean, gizonezko batek jarraitu egin zion eta, etxerako bidean, eraso egin zion eta lurrera bota zuen.
Jakin ahal izan denez, ustezko erasotzailea kalean eta kargu barik dago gure artean.

Kasu honetan Emakumeak, erasotzailea gainetik kentzea eta ihes egitea lortu zuen. Baina bihar beste emakume bat izan daiteke bortxatua erasotzailea kalean egonda. Beraz, herriko neska guztien aurka egindako eraso bat izan da hau. Ezin da salatu gabe gelditu eta ezin da horrelakorik berriro gertatzen utzi.

Indarkeriari aurre egiteko emakumeon arteko elkartasuna eta antolakuntza nahiz borroka feministaren premia azpimarratu nahi dugu. Eta ez hori bakarrik, baita indarkeriaren aurrean jendarte osoaren inplikazioa ere. Izan ere, guztion ardura da, nagusitzen den sexismoa eta indarkeria adierazpen ororekin bukatzea.

Beraz, erasoen hauen aurrean elkartasuna, autodefentsa eta erantzun zuzena ematera deitzen dizuegu. Honelako jarrerak dituztenak gure gizartetik kanpo nahi ditugula ozenki adierazi nahi dugu. Sistema patriarkalarekin apurtu beharra dugu eta jendarte berri bat eraiki.

Lan handia dugu aurretik, emakumeen eskubideen aldeko borrokak ez baitu etenik. Haserre gaude eta beste behin emakumeonganako indarkeriarekin amaitzea exijitzen dugu. Jarrai dezagun feminismotik lanean, emakumeoi zor zaiguna borrokatuz. Plentzia, eta Euskal Herri feminista lortu arte!

Erasoen aurrean ezin garelako ez isilik ezta geldirik ere geratu!!! Gure auzo eta herrietatik erasotzaileak baztertzen jarraituko dugu!!!

Eraso sexistarik ez! Ziaboga herriari!

Ekitaldia iruditan (cc-by-sa Plentziako Bildu)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun