Benetako demokrazia eskatzen zuten maiatzaren 15eko manifestazioen harira sortutako "haserretuen" edo
"suminduen" mugimendua Sopelara heldu da.
Leioa eta Getxo udalerrietan asanbladak hedatu eta egonkortu ostean, Sopelan herri batzarra egingo dute datorren ostiralean, hilak 24. Hitzordua arratsaldeko 8etan Udaletxeko plazan dauden harmailetan jarri dute antolatzaileak. Deialdia astelehenean erabaki zuten eta
Twitter eta
Tuenti sare sozialen bidez zein esku-orrien bitartez zabaldu dute. Sopelako "haserretuekin" harremanetan jartzeko
asambleasopelana[abildua]yahoo.com posta elektronikoa ere erabil daiteke. Bitartean, bihar, igandearekin, hitzordu garrantzitsua izango du M-15 mugimenduak. "Ez gara merkatu-produktuak politikari eta bankarien eskuetan. Hartu kalea!" lelopean, Bilboko Jesusen Bihotzetik irtengo dira manifestazioan arratsaldeko 6etan. Argazkian, Areetan batutako "sumindu" batzuk.