Lanegunetan aparte, asteburuan surfean ikasteko aukera ere egongo da. Izan ere, 60 euroren truke, hilaren 25 eta 26an kirol horren ikastaroak egingo dituzte 10.00etatik 12.30ak arte edo 16.00etatik 18.30ak arte.
Kirol Portuko sarreran, behin behineko skate pista bat jarriko dute, hainbat kutxekin, barandekin, quarter-ekin eta plano inklinatuekin. Asteburuan doako ikastaroak egingo dituzte, 11:00etatik 20:00etara, Getxo Irristaketa Taldearen eta La Kantera Skate Eskolaren eskutik. Horietan izena emateko deitu 696 231 497 telefono zenbakira edo bidali mezu bat lakanteraeskola[abildua]skateskola.com helbide elektronikora.
Stand Up Paddle Board estropada larunbatean, hilaren 25ean, izango da Kirol Portutik hasita Ereaga hondartzara heltzeko. Roxy, Rip Curl, Reef, Quiksilver, Naish eta B3 enpresek sariak banatuko dituzte. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute. Izen-ematea doakoa da eta info[abildua]3sesenta.com helbidean egin behar da.
Masta-muturreko Nazioarteko Txapelketa
Igandean. ekainaren 26an, Masta-muturreko Nazioarteko Txapelketa egingo dute Portu Zaharrean. Hitzordua 13:30etatik 15:00ak arte jarri dute eta, denbora tarte horretan, umeek eta nagusiek, masta horizontalean ipinitako banderatxoa hartu beharko dute. Interesatuek 944 911 746 telefono zenbakian eman beharko dute izena, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 16:00etara eta, egun berean, 12:00etatik 13:00ak arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.