Bizkaiko M-15 mugimendua: "Euroaren Itunari ez, Europa herritarrontzat"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 20a, 19:22

Ez gara merkatu-produktuak politikari eta bankarien eskuetan. Euroaren Itunari ez, Europa herritarrontzat. M-15 mugimendua, azken asteotan parte-hartze zuzenaren alde aldarrikatu ditugun plaza, kale eta auzoetan elkartu garen guztiok, gure sumindura entzunarazi eta ikustarazteko gaude gaur hemen. Historian zehar gizarte solidario eta bidezko baten alde aritu diren beste kolektiboen moduan, eskubide zibil, politiko, sozialak eta kulturalak defendatzeko lanean ari gara. Eta entzun gaitzaten: ahotsa eta hitza eskatzen ditugu! Inausi diguten hitza eskatzen dugu, beste eztarriek ordezkatu gaitzaten haien esku utzi dugun hitz hori. Argazkian, atzoko Bilboko manifestazioan 8.000 bat lagun egon zela zabaldu dute hainbat komunikabidek. Bilboko Udaltzaingoak 12.000 izan zirela dio eta antolatzaileek, berriz, 15.000 / cc-by Alberto Varela.

Gure ahotsa entzun dezatela exijitzen dugu eta horretarako honakoa oihu egiten dugu:

- Parte-hartze politiko eta soziala eskubidea eta betebeharra dela; kaleak herriak inportante deritzon eta axola dion gaitaz eztabaidatzen duen espazioa ere badirela; zuk erabakitzen duzu!

- Egungo eredu politiko eta ekonomikoa baztertzailea, esplotatzailea dela eta berdintasuna, duintasuna eta begirunea oinarri dituzten alternatibek ordeztu beharko lituzketela;
zure parte hartzearekin, aldaketa posible da!

- Ez garela beldur, sistema honetara lotzen gaituzten kateak baino ezin ditugulako galdu, askatasun eta aldaketa gogoak batzen gaituelako;
aldaketa ez da solik posiblea, beharrezkoa ere bada!

Mundua aldatzeko gogotsu ibiltzeko soberan ditu arrazoiak, gizakia sistemaren erdigunera bueltatzeko, alegia. Kargu publikoei herriaren ordezkari baino ez direla gogorarazteko, "guztien onuraren" zerbitzuan daudela eta hemen eta munduko beste hainbat tokietan bidegabeko sistema honen ondorio ekonomiko, sozial eta ingurugirozkoak sufritzen dutenen zerbitzuan daudela bereziki. Hementxe gaude honako hau gogorarazteko: Ez gara merkatu-produktuak politikari eta bankarien eskuetan!

Hiri askotako kaleetan elkar topatzen dugu gaur, klase politiko eta ekonomiko europarrak jendarte-babesaren murrizketak, soldaten jaitsiera, kapitalaren jabeen aldeko malgutasunak, zerbitzu publikoen pribatizazioak, enpleguaren behin-behinekotasun handiagoa… adosten dituzten bitartean.

Gizakiaren kontrako sistema honen interes ekonomiko eta politikoek eraman gaituzte euren ustelkeriaren, euren legeen eta euren bankuen esklabo egin gaituen egoera honetara.

Azken batean, agintepean gaituen marko europear honetan, politiketako bakoitza eskubide eta bizi-kalitatearen kalterako da. Ongizatearen estatuaren oinarri diren osasuna, hezkuntza eta babes sozialaren kontra egiten dutenak. Euren Euroaren Ituna ez da gure akordia eta, horregatik, kaleak hartzen ditugu ahots tinkoz esateko: gure izenean ez!

Pertsonen Europa soilik merkatuaren diktadurarekin akabatzeko gai bagara posible da; soilik horrelako neurriak hiritarrekin eta hiritarrentzako egiten badira; soilik parte-hartu eta mobilizatu egiten bagara. Euroaren Itunari ezetz esateko gaude hemen, desordena mundial honi ezetz esateko eta baita milioika gizakien oraina eta geroarekin espekulatzen duten interes partikularren agindupean akordioak sinatzen dituzten gobernuei ezetz esateko ere. Europako biztanle gehienak kontra dituen neurri hauek, legez inposatuak datozkigu kalte egiten diguten politiken gainean erabakirik hartzeko gure inpotentziaren aurrean. Batzuek mundua gobernatzen dugu, eta beste batzuk mundua bera gara eta, horregatik, honakoa exijitzen dugu: Europa herritarrontzat eta ez merkatuentzat!

M-15 Mugimenduak bizirik darrai hemen gauden pertsona bakoitzaren baitan, mugitzen gara, aldarrikatzeko, protestatzeko, sortzeko, lan egiteko, eraikitzeko... Kaleratzeen kontrako borroka baketsuan gabiltza, EEEen aurka, manipulazio informatiboaren aurka, herriari bizkarra ematen dion politikaren aurka, askatasun zibilak murrizten dituzten udal ordenantzen aurka, garaiz heltzen ez diren dirulaguntzen aurka…

Mundua mugitzen dituen interesak aldatu behar ditugu, izaki eta ingurugiroaren orekari lehentasuna eman diezaieigun. Beharrizan kolektiboei, eta ez gainerako gizakiak eta ingurugiroaren esplotazioa kontatuan hartu barik, baliabide naturalak agortzen dituen talde bati. Kontsumoaren gizarte honek gure etorkizuneko aukerak murrizten ditu, baliabideak mugatuak direlako. Horregatik, kontsumo arduratsuari ekitea proposatzen dugu gaur, datozen belaunaldiek duintasunez bizitzea nahi badugu. Ez gara antisistema, sistema da gure aurka dagoena.

M15-Bizkaia Mugimendua pertsona-talde bat baino gehiago da, bizirik dagoen mobilizazio dinamikoa da, biziraun eta eraldatzeko asmoarekin, geratu eta lanean jarraitzeko asmoarekin. Hedatu gara eta orain herri eta auzoetan gabiltza lanean, Arriagako batzarretan, batzorde eta lantaldeetan, kale-ekintzetan… Gaur egun bizi dugun bidegabeko errealitate hau aldatu nahi duen ekimen herritar irekia da hau. Benetako demokrazia partehartzailea nahi dugu, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak, benetako berdintasuna eta alternatiba posible bat ari gara sortzen, oinarrietatik. Luzea da bidea; baina asko gara eta arrazoiak ditugu, ideiak eta ametsak. Beste mundu bat posible dela badakigu imajinatu eta sortu dezakegulako. Hau hasiera baino ez da, baina oinez egiten da bidea; eta arratsalde honetan hementxe gaudenok gogoeta egiten, lan egiten, ekiten, eraikitzen, amesten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu; historia geurea delako eta herriek egiten dutelako.

Bizirik egoteak beste zer edo zer exijitzen duela pentsatzeko unea da, konpromisoa hartu eta parte-hartzeko unea da.

Danok gara ezinbestekoak, Baita zeu ere!

Bizkaiko M-15 mugimenduak eta Benetako Demokrazia Orain taldeak atzo Bilboko manifestazioaren ostean irakurritako komunikatua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun