Nagusien kategoriaren sailkapena:
1. Haizea Hormaetxea (Leioa) eta Lander Campos (Santurtzi)
2. Nagore de las Cuevas (Sestao) eta Arkaitz Pascuas (Sestao)
3. Idoia Besada (Pasai Antxo) eta Jon Ibarguren (Azpeitia)
4. Amaia Bolinaga (Bergara) eta Aritz Arrillaga (Bergara)
5. Ibabe Beristain (Portugalete) eta Oihan Martinez (Trapagaran)
6. Eneritz Mancisidor (Portugalete) eta Diego Duran (Barakaldo)
Gaztetxoen kategoriaren sailkapena:
1. Garazi Gurrutxaga (Azpeitia) eta Asier Ibarguen (Azpeitia).
2. Laura Olaizola (Azpeitia) eta Ioritz Galarraga (Azpeitia)
3. Miren Ibarzabal (Azpeitia) eta Mikel Subinas (Azpeitia)
Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra izan ziren atzo Leioan ospatutako Jota Txapelketaren irabazleak. Aurtengo edizioa hamaikagarrena izan da eta, parte-hartzaile zein publikoaz gain, txistulariak eta trikitilariak egon ziren giroa alaitzen eta dantzarientzat musika eskaintzen. Aurtengo epaimahaia Hego Euskal Herri osotik etorritako hainbat pertsonek osatu zuten: Urtzi Etxebarria, Arabatik; Ana Rosa Izagirre eta Ander Garitaonaindia, Bizkaitik; Carlos Sarriegi, Gipuzkoatik; eta Izaskun Iturri Nafarroatik. Nagusien txandan sei bikotek parte hartu zuten. Gazteenean, berriz, zazpik. Hormaetxea izan zen etxeko dantzari bakarra. Argazkian, dantzan ibilitako bikoteetako bat / © Leioa.eu.