Getxoko Blues Jaialdian 4.500 lagun inguru izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko eka. 20a, 20:42

Aurtengo Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak 4.500 bat ikusle batu ditu, Getxoko Kultur Etxeak emandako datuen arabera. Bertan, Vargas Blues Band, Devon Allman, Corey Harris, Otis Taylor Big Band eta Charmaine eta Charles Neville artista eta taldeak aritu dira Algortako Biotz Alai plazan, hainbat blues estilo interpretatzeko. Joan den ostiralean, lehenengo egunean, saiorik jendetsuena izan zen, Javier Vargas Blues Bandaren eskutik. Artista madrildarrak Devon Allman abeslari eta gitarrista amerikarrarekin jardun zuen, Gregg Allman musikariaren semea, hain zuzen ere. Larunbatean, berriz, Otis Taylorren eta Corey Harrisen doinuek hartu zuten lekukoa eta, azkenik, atzo, igandearekin, Charmaine eta Charles Nevillek itxi zuten jaialdia, "New Orleans Mardi Gras" ikuskizunarekin. Jaialdiaren eskaintza The Piper's taberna irlandarrean izandako saioekin osatu zen. Bertan The Blues Morning Singers talde getxoztarra eta Maraya Zydeco aritu ziren. Argazkian, Corey Harris / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun