Larunbat honetan, hilak 25, bosgarren
toponimia ibilbidea egingo du
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute, Getxoko Andra Mari elizan. Bertatik abiatuta, kostaldean barrena eta inguruko baserrietatik ibiliko dira, bizikletaz. Gauzak horrela, bisitariek Saratxaga, Zientoetxe, Azkorri eta Galea ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste. Bidean barrena, toponimia, izenen jatorria, arkitektura, geologia, biologia eta inguruko historiari buruzko azalpenak emango dizkiete parte hartzaileei. Horren gaineko argibide gehiago eskatzeko eta izena emateko, 688 635 350 telefono zenbakira deitu edo
getxo.toponimia[abildua]gmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta eraman beharko duela jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkia: © Andra Mari Auzo Elkartea.